Follow @bertolarrieta Tweet
All the opportunities you let slip by! The idea, the inspiration just does not come fast enough. Instead of being open, you are closed up tight. That is the worst sin of all - the sin of omission. Simone De Beauvoir ("The mandarins"). contact: bertol@bertolarrieta.net Eus
Es
En


BLOGa
Literature
LITERATURE
PHOTOGRAPHY PHOTOGRAPHY
CINEMA
CINEMA


Creative Commons
AZKEN BERRIAK

2017/05/31: JUUL saria eman digute "Burua galdu zuen jirafa" ipuina (C. Provenzaren ilustrazioekin) Euskal Herri osoko ikastoletako 6-8 urte arteko haurrek euren gustukoenen artean aukeratu dutelako bozketa bidez. Ohore handia eta plazer hutsa izan da Lesakara joatea sari hau jasotzera. Hemen berria: https://erran.eus/bortziriak/1496309181396-juul-hauteskundetan-saritutako-idazle-eta-ilustratzaileei-sariak-eman-zaizkie-lesakan

2017/05/03: Donostiako Fermin Calbeton kaleko Elkar liburu-dendan aurkeztuko dugu "Elurraren formula", nerabeei zuzendutako nobelatxoa, goizeko 10:00etan. Etorri!

2015/10/29: Aste honetan argitaratu da "Burua galdu zuen jirafa" ipuina (3 eta 8 urte bitarteko haurrentzat gutxi gorabehera), Concceta Probanzaren marrazki dotoreekin.

2015/10/21: Lezon izango naiz, udal liburutegian, 'Alter ero' liburuari buruz irakurleekin solasean (18:30ean)

2015/04/30: Donostiako Garoa liburu-dendan "Odolean daramagu" film laburra ikusi ahal izango da, Literaturia 2015 aurkezteko egingo den prentsaurrekoaren baitan.

2012/10/02: "Alter ero" (Susa, 2012) ipuin-liburua aurkeztuko dut, Ur Apalategi idazlea eta Gorka Arrese editorea lagun ditudala, Konstituzio plazako liburutegiko sotoan (sarrera San Jeronimo kaletik), goizeko 11:00etan. Gonbidatuta zaudete!

2012/09/20: "Alter ero" (Susa, 2012) ipuin-liburuaren trailerra prestatu dugu, Jon Jauregi lagunaren musika bikainarekin. Ikusteko sartu 'blog' atalera (hemen goian), edo kopiatu lotura hau: http://bertolarrieta.blogspot.com.es/2012/09/alter-ero-liburu-trailerra.html

2009/06/01: "Kafe Torero" erakusketa izango da hilabetez, Eibarko Ambigu tabernan.

2009/01/15: "Kafe Torero" argazki-erakusketa izango da hilabetez, Zarauzko Euskalduna tabernan.

2008/07/27: "Itsaso Urdin Bertikala" laburmetraia emango dute Bartzelonan, beste hainbat laburmetraiarekin batera, Llantiol Cafe-Teatre-n, arratsaldeko 6etan.

2008/02/28: "Itsaso urdin bertikala" emango dute Zarauzko Euskalduna Tabernan, beste hainbat laburmetraiarekin batera, Kafe Torero kultur ekitaldiaren baitan.

2008/01/25: "Itsaso urdin bertikala" emango dute Zarauzko gaztetxean, beste hainbat laburmetraiarekin batera.

2007/11/30: "Itsaso Urdin Bertikala" laburmetraiaren estreinaldia egingo dugu Araian.

2007/X/3: Urrian, Eibarko Ambigú tabernan, Seul06 erakusketa izango da ikusgai. Hemen ere ikus dezakezu: Seul06

2007/IX/26: Irailaren 29an eta 30ean filmatuko dugu "Itsaso urdin bertikala" laburmetraia. Zarautzen eta Donostian izango da filmaketa.