Creative Commons License

Erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen zaio webgune honetako eduki guztien gainean, baldin eta eduki horren egile bakar Bertol Arrieta bada eta egile eskubideak bereak soilik badira. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: Aitortzea & Baimen bera partekatzea.

Baimen hori baliatuta, erabiltzaileak lan horiek kopiatu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, honako baldintza hauek betez gero:

Aitortzea. Erabiltzaileak, lan baimendunekin xedatze-egintzak burutzen dituenean, aitortu behar du, beren-beregi eta begi-bistan jarrita, Bertol Arrieta dela lan baimendunon egilea. Aitortze horrek ez du esan nahi, ordea, Bertol Arrietak, zuzenean edo zeharka, parte hartzen duenik edo atxikimendua nahiz laguntza ematen dionik erabiltzaileak haren lanarekin egiten duen erabilerari.

Baimen bera partekatzea. Bertol Arrietak jatorrizko lanak aldarazi eta banatzeko zein baimen eta baldintza bete, eta horiek beroriek bete beharko dira lan baimendunak aldarazi eta banatzeko.

Era berean, erabiltzaileak lan baimendunen zatiak barruratu ahal izango ditu lan sortu berrietan, baldin eta lan sortu berrian ageriko aipamena jartzen badu, aurretiazko lan bat erabili duela nabarmentzeko, eta, horrez gain, baimen honen baldintza guztiak betetzen baditu (aitortzea - baimen bera partekatzea)

Lege-baimenaren testu osoa lortzeko, egin klik hemen.